Larruazalaren gaixotasunen artean honako hauek aurki ditzakegu:
Aknea
Herpes Simplea
Hiperhidrosis. Gehiegizko izerdia
Larruazaleko onddoak
Dermatitisa
Melanoma
Molusco Contagioso
Pie de Atleta
Eccema Dishidrótico
Psoriasisa
Eccema
Eguzkiak eragindako erreakzioak
Estriak
Urtikaria
Nik aknean eta psoriasisean sakonduko dut.
Aknea, ile folikuluen eta gantz guruinen inflamazioa kronikoa da. Aurpegia eta gorputz enborrean agertzen da batez ere. Emakumeengan 10-17 urte bitarte aeta gizonengan 14tik 19ra hasten da, larriagoa izanik azken hauetan.
Gaur egun, kausa ugari erlazionatzen dira patologia honekin eta farmako ugari erabiltzen dira gaixotasuna sendatzeko, esaterako, kremak. Higiene ezak gaixotasun honen garapenari laguntzio dio.
Psoriasisa, larruazalaren hantura da, oso ohikoa, kolore gorriko plaken erupzioetan datza, batez ere, ukondo, belaun, enbor, esku, atzazkal eta buru-larruazalean.
10.000 pertsonatik 8k dute psoriasisa, beraz gaixotasun nahiko arrunta da. Pixkanaka pixkanaka edota bapatean agertu daiteke. Adin guztietako gizakiei gerta dakieke baina normalean, 15 eta 35 urte bitarteko pertsonengan hasten da. Bere ezaugarririk ohikoena, bere irregulartasuna da, hau da, aldi batean gaixoak, erupzio asko izan dezake, eta beste batzuetan aldiz, ez.
Psoriasisa eragiten duen agentea ezezaguna bada ere, badirudi gaixotasun hereditario bat dela. Larruazal normaleko zelula berriak, hilabete bat behar dute larruazaleko geruzarik sakonenatik azaleko azalera heltzeko. Psoriasisan aldiz, prozesu honek egun batzuetako iraupena baino ez du. Horrera, zelulen berriz aldatze konstantea gertatzen da, zelula hilek ezin dute ezkatatu astiro eta horren ondorioz, eskama handiak sorteen dira.
Edozein lesio edota larruazalaren narritadura, psoriasisa areagotu dezakete. Oso ohikoa izan daiteke, inmunodepresiboak diren gaixoetan. Honako faktore hauek ere, gaixotasunean eragin negatiboa dute:
-Medikazioek
-Bakterioek eragindako infekzioek
-Alkoholaren gehiegizko kontsumoak
-Gizentasunak
-Eguzki argiaren gabeziak
-Eguzki argiaren gehiegikeriak
-Estresak
-Klima hotzek
-Marruskadurak, hazketek…
-Psoriasisa ez da gaixotasun kutsakorra
TRATAMENDUA
Sintomak kontrolatzean eta infekzio sekundarioen prebentzioan datza. Kasu arinak, etxean tratatu daitezke, neurri hauekin:
Xanpu emolienteak (alkitranekin)
Kortikoidedun kremekin
Antifungi topikoekin
Neurrizko eguzki espozizioarekin
Fototerapia artifizialarekin.
Avena bañuekin eta higiene egokiarekin.
Osasun ohitura onekin: dieta orekatua, ariketa fisikoa, atsedena, estresa saihestu.
Larria den psoriasisa (eritroderma psoriasikoa) ospitalizazioa behar du.
ZAILTASUNAK- Bigarren mailako infekzioak, sistematikoak bilakatu daitezkenak.
- Larruazalaren zahartze arina
- Larruazaleko minbizia
- Kataratak
- Eritroderma psoriásico: Gorputzaren gehiengoari kalte egiten dio, likido asko galdu egiten dira larruazaletik zehar, eta infekzio sekundarioak gerta daitezke.
IRAGARPENA
Psoriasisa kronikoa da izatez, beraz, bizitza osoan zehar gaixoek izango duten gaixotasuna da. Normalean, tratamendu egokiarekin oso ondo kontrolatu egiten da.
Horrez gain, azaleko minbizia oso ohikoa denez azken urteotan ere landuko dut.
Azaleko minbizia, diagnostiko, tratamendu eta pronostiko ezberdinak dituen gaixotasun neoplasikoen barne dagoen gaixotasuna da.
Epidemiologia
Larruazaleko minbizia izateko arriskurik handiena, eguzkiaren izpi ultramoreak dira. Hauek, ADNan mutazioak eragiten dituzte.
Ohikoa da, azal zuria duten izakietan. Hiru mota daude: baso zelularreko kartzinoma, ezkatadun zelulen kartzinoma, osatzeko probabilitate gehien eskaintzen duen minbizia, eta melanoma kaltegarria, arriskutsuena dena.
Arriskuan dauden pertsonak, arreta handia jarri behar dizkiete orbain eta jaiotze markei, hain zuzen ere, haien tamainu eta kolore aldaketei.
Etiopatogenia
Eguzkitik babesteko erabiltzen ditugun neurriak, forma konstantean erabilita, minbizia izatea eragotzi dezakete. Iturri artifizialetik datorzkigun izpi ultramoreak, eguzkiak igortzen dituen izpi ultramoreak bezain arriskutsuak dira eta horietatik ere babestu behar dogu gure burua.
Arrisku faktoreak:
Kalean lan egiten duten pertsonek, kontu handiz ibili behar dute eguzkiaren izpiarekin, eta honetaz babestu behar dute haien burua, txano, txapel, bonetak erabilita, baita eguzkiaren aurkako kremekin ere.
Minbizi hau jasateko arrisku handiagoa dute, azal zuri, eguzki argiak eta 50 urte baino gehiago dituzten pertsonek.
jueves, 26 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario