jueves, 26 de noviembre de 2009

FUNTZIOAK

Larruazala, organismoaren kanpoko estalkia da, modu iraunkorrean lan egiten du, eta eginkizun ugari ditu, hala nola:

1) BABESA
Gure organismoa, kanpoko ingurunetik babesten gaitu. Adb: traumatismoetatik

2) TERMOERREGULAZIOA
Gure organismoko tenperatura konstanteari eusten laguntzen du, 37 gradu ingurukoa.

3) SENTIKORTASUNA
Funtzio honi esker, hotza, beroa etab. sentitzen ditugu.

4) BILTEGI FUNTZIOA:
Sustantzia asko biltzen ditu bere bornean: mineralak, substantzia organikoak, hormonak, bitaminak, substantzia lipidotsuak…

5) KANPORATZEN FUNTZIOA:
Sustantzia ugari kanporatzen ditu, izerdi eta sebazeo sekrezioen bitartez.

6) MIKROBIOEN AURKAKO FUNTZIOA:
Gure organismoaren lehen defentsa nagusia da, eta hesi natural baten giza dihardu. Hesi hau, apurtuz gero, infekzioak agertu daitezke.

7) D BITAMINAREN SINTESIA:
Dietan hartutako konposatuak, besteak beste, kolesterola eta ergosterola (barazkietatik), argi ultramoreen bidez, D3 bitamina bihurtzen dira. Honek aktiboa izateko aldaketa batzuk jasan behar ditu, bai gibelean bai giltzurrunetan.

8) PIGMENTU FUNTZIOA:
Epidermisaren mintz basalean aurkitzen diren, zelula melanogenoak, melanina sortzen dute, eta honek azalari, kolore desberdinak ematen dizkio. Horren arabera, arraza ezberdinak aurkitu ditzakegu:
-Zuria: Melanina gutxikoa eta beraz, babes txikikoa
-Horia
-Beltza: Melanina askokoa eta babes handikoa

Pigmentu hauek, eguzki izpietatik babesten gaituzte. Albinoek, ez dute pigmenturik, hori dela eta, eguzkia ekiditu saihestu behar dute, bestela, erreketa arriskutsuak izan ditzakete, eta ondorioz, azaleko minbizia. Pigmentazioa, udan areagotu egiten da, eta neguan aldiz, murriztu. Azal zuriak eta sentikorrak dituzten pertsona ilehoriak eta umeak, belztekoekin babestu beharko lukete haien azala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario