jueves, 26 de noviembre de 2009

HIGIENE NEURRIAK ETA PREBENTZIOA

HIGIENE NEURRIAK

Larruazala gure organismoa erasoetaz babesteko lehen hesia da. Gainera, erlaziozko organua ere bada, ukipen zentzua ere bere baitan dagoelako. Hori dela eta, egunero edo behintzat astean hirutan dutxatxea aholkatzen dute adituek. Gainera, ahal izanez gero, gauean egitea gomendatzen dute. Horrela, gorputza erlaxatu eta hobeto lo egiten du. Gainera, gure larruazalaren bezalako azidotasuna duten xaboiak erabiltzea gomendatzen dute.

Gainera, transpirazioa zailtzen duten desodoranteak erabiltzea txarra da. Izan ere, izerdia ekiditzen dute. Neskek, hilerokoan, egunero dutxatzeko beharra dute. Horrez gain, sukarra dugunean, dutxatxea komenigarria da, izerdia kentzeko eta larruazalaren transpirazioa zihurtatzeko. Horrez gain, aurpegia eta eskuak goizero garbitu behar dira. Oinei dagokionez, hauen garbiketa garantzi bereziko kontua da, zapaten barruan daudenean, aireztatze txarra jasatzen dute, eta ondorioz, infekzioak eta usain txarrak ager daitezke. Egunero garbitu behar dira, eta horrez gain, ondo sikatu behar dira, onddoak etab ager ez daitezen.

PREBENTZIOA

Larruazala gure gorputzak inguratzeaz gain, kanpoko agenteen aurkako babeslea dugu. Hori dela eta ezinbestekoa zaigu hau zaintzea eta kanpoko faktore arriskutsuetatik babestea, bere edertasun eta osasun kontra aritzen baitira.

Dakigunez, azalak autobirsorkuntza funtzioa du, larruazalari itxura osasuntsua ematen diona. Hala ere, gure azalaren gaztetasuna eta edertasuna bermatzen duten ohiturak beharrezkoak ditugu, organo honetan gaixotasun, lesio edota orbanak agertu ez daitezan.

Horretarako, elikadura orekatua behar dugu, fruitu, barazki, mantenugai eta proteinetan aberatsa dena, azalaren zahartzea ekiditzeko. Horrez gain, ur ugari kontsumitu behar dugu, larruazala hidratatuta egon daiten. Aldiz, koipeak, tabakoa, likorra eta hestebeteak ekiditu beharreko gauzak dira, larruazalaren higadura areagotzen baitute.

Batetik, eguzkiarekiko hartzen ditugun neurriak, orbanak, oreztak, erreketak eta azaleko minbizia agertzea saihesten dute. Eguzkia hartuz gero, eguzki krema bota, eguerdian eguzki izpiak saihestu, ur asko edan, zitrikoak ekidin eta krema hidratanteak eman behar ditugu. Gainera, eguzkia hartu baino lehen, gure azala erradiazioetarako prestatu dezakegu, fruitu eta barazki hori eta laranjatuak hartuz, hala nola, mangoa eta azenarioa. Are gehiago, azal zuria duten pertsonek, kontu handiz ibili beharko dira, lehen eta bigarren mailako erreketak izan ditzaketelako.

Bestetik, dermatitisak azaleko zonalde batzuen gorritasuna dakar, hanturekin batera. Xaboiek, animaliek, hautsak eta tenperatura altuek eragin dezakete. Dermatitisa, honako hauek ekidituz saihestu daiteke. Kremak eta xaboi dermatologiko bereziak erabiliz ere, gure larruazala babes dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario