A) IZERDI GURUINAK:
Ia larruazal guztitik zehar sakabanatuta daude, eta bi multzotan sailkatzen dira, produktu jariakorra (izerdia) kanporatzen duten eraren arabera.
*Guruin ekrinoak: Produktu jariakorra inolako suntsiketa zelularraren bitartez eliminatzen dute. Poro sudoriparo izeneko zulo batetik zabaltzen dira azalera. Kasu honetan, izerdia oso gazia da, %90 ura da eta horretan hainbat sustantzia disolbatuta doaz: kloruro sodikoa, kloruro potasikoa, urea, aminoazidoak, azido laktikoa, proteinak, glukosa, inmunoglobulinak, histaminak...4,2-5,5 Bitarteko pHa du izerdiak.
Izerdia, filtrazio plasmatiko baten bitartez lortzen da. Orokorrean, esku-azpi eta oin-zoletan dira ugariak.
*Guruin apokrinoak: Haien zitoplasma, produktu jariakorrarekin batera eliminatzen dute. Jariakin hau, esne itxurakoa, likatsua da, urez osatua dago eta batez ere, gantz ugari du. Horrez gain, azukrea, amoniakoa eta aminoazidoak ere ditu. Kasu honetan, pHa nahiko neutroa edo alkalinoa da.
Orokorrean, galtzarbe, titi eta gune genitaletan daude.
B) GANTZ GURUINAK:
Uleekin lotutako guruinak dira, taldekatze zelularretan agertzen dira, kapsula batez bilduta. Ule bakoitzak, bat eta lau bitarteko gantz guruin ditu. Kasu honetan, produktu jariakorra seboa da, gantzez osatutako sustantzia dena, azalari, sentikortasuna eta iragazkortasuna ematen diona.
2-ILEA:
Dermisaren hazkundearen araberakoak dira eta gorputzean zehar modu ezberdinean daude banatuta. Beraien funtzio nagusia babestea da. Ileak berritze prozesuetan daude eta egunero pertsona heldu batek 70-100 inguru ile galtzen ditu. Keratinaz osatuta dauden, zenbait zelula zutabez osatutako organoak dira ileak, dermisarekin estuki lotuta daudenak.

Ileak zelula hilen eta keratinizatuen zutabeak dira lehen esan bezala, eta ilearen zurtoina eratzen dute. Azalaren barnealdean kokatzen den atal eta dermisera heltzen dena ilearen sustraia deitzen da. Ilearen sustraia inguratuz ile folikulua agertzen da. Folikulu bakoitzaren behealdean egitura zabalago bat dago, ilearen erraboila eta honek bere alde sakonean ile-papila izeneko egitura dauka. Azken hau odol-hodi ugari dituen ehun konektiboz osatuta dago, ilea elikatzeko.
Bai sustraia bai zurtoina, hiru gainazal zentrokide dituzte: barrukoa (Medula), erdikoa (azala edo korteza) eta kanpokoa (kutikula)
Ulearen sustraiari ingurutatuta, folikulu lipodisolbagarria aurkitzen da. Azken honen paretan, bi zelula geruza ezberdin daude:
Kanpo geruza, ehun konjuntiboz osatua dagoena eta barne geruza, ehun epitelialez osatua dagoena
Folikuluaren oinarrian erraboila iletsua osatzen duten bi egitura bereiz daitezke:
*Papila: sartune txiki bat da, odol hodi ugari dituena ehun konjuntiboarekin bat.
*Matrizea: zelula epitelial multzoa da, hauetan oinarrituz, ulearen hazkundea ematen da.
3-ATZAZKALAK:
Xafla gogortuak dira, keratinaz osatuta eta, dermisarekin lotuta daudenak. Horretan, atzazkalaren gorputza ikus dezakegu, bi aurpegiz osatuta dagoena: ertz proximalaz eta ertz distalaz.
Arpegi hauetan, beste kanpoko ertz bat nabari daiteke, kolore ezberdinekoa dena, zuria, lunula deitua.
Arpegi sakonean, itxura ahurra du, eta dermisarekin lotuta dago. Gainera honetan, atzazkala osatzen duen organoa dago.
Ertz horietako batean, ertz proximal batek, tolesdura txiki bat du, kutikula. Horrez gain, ertz distala, atzazkaletan ikusten dugun zatia da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario