Animali baten organorik handiena da, guztira 5kg eta 2m² okupatzen ditu. Bere lodiera 0,5mm-koa da betazalean eta 4mm-koa orpoan. Babes hesi lana egiten du, organismoa inguratzen duen ingurunetik babestuz eta ingurunearekiko komunikazioa mantenduz.
Bere egituran honako atal hauek bereiz ditzakegu, azalekoetik sakonera gehien duenara:
• Epidermisa
• Dermisa
• Hipodermisa
1. EPIDERMISA, azaleko geruza da, eta zelula ilara edo talde batez osatuta dago, hauek epitelio estratifikatu bat sortzen dutelarik, dermisarekin limitatu bat osatuz, mintz basal baten bidez. Geruza honetan, lau bloke zelular daude, hala nola:
•Keratinozitoak: epidermisaren babes estalkia osatzen dute. Keratina izeneko proteina sortzen dute, urarekiko iragazgaitza eta azala eta ehunak kanpoko erasoetatik babesten dituena.
•Melanozitoak: Nerbio jatorria dute, luzapen dentritikoak dituzte, epidermisaren geruza sakonean daude eta melanina izeneko pigmentua sortzen dute.
•Langelhansen zelulak: Hezur muinean sortzen diren zelulak dira, epidermisara doazenak eta fagozitatu funtzioa dutenak. Sentikortasun erreakzioetan parte hartzen dute, eta orokorrean, geruza pikortsu, basal eta arantzatsuetan egoten dira.
•Merkelen zelulak: Ukipenaren errezeptoreak dira, eta epidermisaren geruza basaletan aurkitzen dira.

Zelula hauetaz osotutako geruza ezberdinek epidermisa eratzen dute:
-Geruza basala: keratinozitoz osatua dago, hauen artean, melanozitoak daudelarik.
-Geruza arantzatsua: zelula epitelialez osatuta dago, hauek hamar ileratan antolatzen direlarik. Desmosomak ere bertan daude.
-Geruza granulosoa: Bizpahiru ileraz osatutako zelula lauez eratuta dago. Zelula hauek, pikor zitoplasmatikoak dituzte, keratinizazio prozesuan parte hartzen dutenak.
-Korneo geruza: 30 ileratan jarritako zelula kornifikatuez osatuta dago, nukleorik gabeko egiturak dira, eta ez dute organulu zitoplasmatikorik, keratina zuntz batzuk baino ez, momenturo galtzen direnak
-Geruza luzidoa: homogeneoa, oso errefringentea eta keratina ugarikoa. Larruazala lodia den tokietan bakarrik agertzen da, esku ahurretan eta oinzoletan adibidez.
2-DERMISA, epidermisaren azpian eta dermo-epidermis loturaren bitartez epidermisatik banatuta dagoen azalaren geruza da. Harroa da eta bertan, matrize interzelularekin lotutako zuntz ugari daude. Horrez gain, berezko elementu zelular gutxi ditu.
Konposizioari erreparatuta, dermisaren egituran, bi geruza morfologiko bereiz daitezke:
•Dermis Papilarra: Elementu zelular gehien dituen geruza da, Papilar dermiko izeneko goragunez eratuta eta ehun konkuntibo laxoez osatuta dagoena. Meissnerren korpuskuluak hemen daude.
•Dermis erretikularra: Dermisaren geruzarik handiena da, elkarrekiko oso hurbil dauden zuntzez eratuta dagoena. Zuntz muskular ugari izateaz gain, ehun konjuntiboz osatuta daudenak, zuntz elastiko ugari ditu, azalari erresistentzia eta elastikotasuna ematen diotenak.
Dermisean honako elementu histologiko hauek aurki ditzakegu:
-Populazio zelularra:
• Zelula finkoak: fibroblastoak
• Zelula higikorra: histiozito eta mastiozitoak. Zelula plasmatikoak eta polimorfonuklearrak.
-Zuntzak: Kolagenoz osatuak, elastikoak, eta erretikularrak.

Dermisak funtzio babeslea du, eta gure organismoaren bigarren defentsa lerroa da. Izan ere, bere loditasuna, epidermisarena baino 20 eta 30 aldiz handiagoa da. Ur, odol eta elektrolitoen biltegi handia da.
3-HIPODERMISA, dermis erretikularraren azpian dago, eta ehun adiposoz osatuta dago, hau, zuntz fibrosoan murgilduta dagoena. Bere zuntz elastiko eta kolagenoak zuzenean dermisarekin konektatuta daude, batez ere, azalarekiko paraleloan. Azala oso flexiblea denean, zuntz gutxi daude; aldiz, azala azpiko geruzetara itsatsita dagoenean (esku-azpi eta oin zoretan), zuntzak lodiak eta ugariak dira.
Gorputzaren atal eta organismoaren nutrizioaren arabera, gantz zelula kopuru ezberdina sortzen da. Zelula hauek, 3cm edo gehiagoko lodiera izan dezakete abdomenean. Aldiz, gorputzaren beste atal batzuetan, geruza honek ez du gantz zelularik, adibidez, betazaletan.
Azal azpiko geruza honek, odol hodi ugari ditu, eta nerbio askoz osotuta dago. Hipodermisa bi geruzez osatuta dago:
-Geruza areolarra: Geruzarik azalekoena da, dermisarekin kontaktuan dagoena. Adipozito globular eta luzez osatuta dago, bertikalki antolatuak daudenak eta odol hodi ugari dituztenak.
-Geruza lamelarra: Sakonena da, zelulak fusiformeak dira, txikiak, horizontalki antolatuak; geruza hau loditu egiten da, pertsonak pisua irabazten duen heinean, adipozitoen bolumena asko handitu egiten delako.
Hipodermisarekin funtzioak:
-Organismoa golpeetatik babesten gaitu
-Gure organismoa, bero galeretatik babesten du
-Kanpo erasoetatik babesten du gure gorputza
-Azalari ehundura ematen dio.
-Hipodermisa egoera txarrean dagoenean, azalean, tolesdurak agertzen dira.
Azalean honako egitura hauek bereiz ditzakegu:
-Meissnerren korpuskuluak: esku-azpi, oin-zola, ermami, ezpain, mihi puntan, glande, klitoris eta titipuntan dago.
-Krausenen korpuskuluak: hotz sentsazioaren berri ematen dute.
-Paciniren korpuskuluak: presio sentsazioaren berri ematen dute.
-Ruffiniren korpuskuluak: bero sentsazioaren berri ematen dute.
-Merckelen korpuskuluak: azaleko ukipenaren berri ematen dute.
Bi larruazal mota daude:
-Azal biguna: batez ere, betazal eta sexu organoetan dagoena.
-Azal gizena: ezpain, esku-azpi, oin-zola dagoena da. Horrez gain, korneo estratu oso garatua du.
Larruazalaren hondatze biologikoa: kausa naturalen ondorioz sortzen da eta zimur eran agertu ohi da.
-Zimurrak: Larruazalaren zaharketan, ematen diren aldaketa fisiko-kimikoen ondorioz gertatzen da. Denbora aurrera doan heinean, azalarentzako beharrezkoak diren hiru elementu galdu egiten dira:
•Kolagenoa (azalari sendotasuna ematen dio zuntz proteikoa). Gabezi honen ondorioz, azala argalagoa eta ahulagoa bilakatzen da
•Elastina, elastikotasunaren arduraduna.
•Glicosaminoglikanoak, hezetasunaren gordelekua.
Horrez gain, eguzkiak, tabakoaren keak eta kutsadurak prozesua azkartu dezakete.
-Erreketak: Ikerketa sakonagoa behar dute. Askok, ospitalizazioa beharrezkoa dute, eta askori, transplanteak egiten zaizkie, arazo psikologikoak izan ez ditzaten.
